XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EDWARD DOGSON-EK BURLA EGIN ZIEN EUSKALTZALE GUZTIEI

Dogson Britainia Handian jaio zen.

EUSKALTZALE EROA

Orain dela hirurogei urte, Britainia Handian, euskaltzale bitxi bat hil zen: Edward Spencer Dogson.

Pertsona honi denetariko deiturak eman zaizkio: eroa, lunatikoa, aula, euskaltzale gartsua eta abar.

Haren anaia Charles Lutwidge Dogsonek Lewis Carroll goitizena erabili zuen.

Bai, Lewis Carroll, Alicia en el país de las maravillas liburuaren egilea bera.

Edward gazteagoa zen eta gaitzizen barregarriak hartu zituen: Heuscarologus anglicanus eta Palemedes.

ARGENTINATIK EUSKAL HERRIRA

Gaztaroan, Argentinako hegoaldean ibili zen apaiz gisa.

Tristan d`Acunha irlan hain zuzen ere.

Dirudienez, apaizgoarekin ez zuen nahikoa eta hogeita bederatzi urterekin euskara ikasten hasi zen.

Euskara hilzorian zegoela uste zuen Dogsonek.

Eta hil baino lehen hizkuntza hau aztertzen saiatu zen.

Eskualde guztiak bisitatu zituen.

Herrietan liburu zaharrak bildu eta gero, berrinprimatu egin zituen: Kardaberazen Eusqueraren berri onak eta Christinau doctrinea, Mendibururen Jesusen bihotzaren devozioa, Leizarragaren Testamentu berria eta beste asko.

Dogson oso arraroa, maniatikoa eta aldakorra zen.

Euskaltzale guztien aurka jarri zen.

Burla egiten zien eta askotan iraindu ere bai.

Urkixok esaten zuenez, egun berean Dogsonen bi gutun jasotzen zituen, bata irainez betea eta bestea guztiz normala eta samurra.

AZKUEREN ETSAIA

Resurreccion Maria de Azkue zen haren etsai nagusia.

Honela sinatu zuen gutun bat: Azkueren arerioa.

Behin olerki hau dedikatu zion:

Heuskeraren
askena
izango da
askuena.

Ama Birjinarekin hitz egiten zuela esaten zuen .

Haren gutunetan ere mistizismoa ikusten da.

Hona hemen gutun bateko pasartea: Euskalzaletasuna martirioa da, eta euskaldunak adiskideen borreroak.

Behin, Durangon, halako nabarmenkerietan ibili zen mutil batekin eta izen ona galtzeko arriskuan gelditu zen.

Azkenik, karlista printzipal batek lagundu eta ondo irten zen auzitik.

Bere ibilaldietan nahigabeak ere izan zituen ingeles honek.

1898.ean Goardia Zibilak gartzelatu egin zuen.

Anarkista famatu baten antza zuen nonbait.

Ama Birjinarekin hitz egiten zuela esaten zuen.